Ekainean BIEMH azokara bisita egiteko izena eman dute dagoeneko enpresa liderretako profesionalek. Kanpainak aurrera jarraitzen du 136 herrialdetan, eta lehentasuna duten herrialdeetan ari gara orain ahaleginak egiten: Frantzia, Portugal, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Polonia, Turkia, Estatu Batuak, India eta Mexiko. Espainian enpresen industria-kontzentrazio handiena duten eremuetan ere ekintza bereziak egiten ari gara.

Hosted Buyers´ Programme programaren bidez erosle handiak erakartzea da kanpaina honen elementu nagusietako bat. Egitasmo horrek erakusketarien euren eskaerak jasotzen ditu.