WORKINN Talent Hub BECen inauguratu da ofizialki

Gaur goizean inauguratu dute WORKinn enpleguaren azoka Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu Sailburuak; eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun foru-ahaldunak. Haiekin batera izan dira Gloria Múgica, Lanbideko Zuzendari Nagusia; Xabier Basañez, BECeko Zuzendari Nagusia, eta José Pérez Berdud, AFM Clusterreko presidentea, beste ordezkari batzuen artean.

Sailburuaren hitzetan “hemen guztiok gara erabilgarriak. Talentu izugarria dago ezagutzeke: Emakumeen artean, lan munduan oraindik dagokien lekurik ez dutenak; gazteen artean, eremu horretara sartu nahi dutenak. Enpleguaren errealitate berrietara egokitzen ez direlako baztertuak izan daitezkeen 45 urtetik gorako pertsonen artean. Eta talentu handia dago dibertsitate funtzionala duten pertsonen artean, eta enpresa arruntetan modu aktiboagoan inplika daitezke”.

Bestalde, Ahaldunak baieztatu du “enpresen munduarekin etengabeko lankidetzan daudela. Hain zuzen ere, lankidetza horretatik sortu dira haien enplegu-programetako batzuk. Eremuari lotuta, enpresen beharrei entzuten, errazagoa da pertsona askok lanpostua ona aurki dezaten asmatzea”.

Xabier Basañez BECeko Zuzendari nagusiak honakoa nabarmendu du: “Foro honetan, astelehenetik ikusi ahal izan dugun moduan, enplegua, prestakuntza, etorkizuneko gaitasunak, garapen profesionala edo emakumeak industrian sartzea dira garatzen ari diren edukien hari nagusia”. Talentua identifikatzea eta enpresei profil kalifikatuagoak eskaintzea dira hitzordu honetako helburu nagusietako batzuk. Estatuan egiten den industriako enpleguaren azoka bakarra da eta seigarren edizioa du aurtengoa.

Aurten, gainera, WORKinn askoz ere anbizio handiagoko kontzeptu baterantz doa, eta horrek talentuaren benetako espazio integral bihurtzen du: WORKinn Talent Hub. Horretarako, gai guztiak jorratuko dituzten hainbat arlo egongo dira: Enplegu azoka, Learn gunea, Networkin eremua, Industry & Art, Knowing the past, Inspire edo Success Story.

WORKINN Talent Hub AFM Clusterrek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lanbideren babesa du.

-ek idatzirik|2022-06-15T16:52:42+02:0015 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top