Gaur goizean izan da aurtengo Hosted Buyers’ Programme-ko erosleei egindako bigarren harrera. Hitzorduan ordezkatutako enpresa gehienak estatukoak eta Europako herrialdeetakoak izan dira, tartean Portugalekoak, Frantziakoak, Italiakoak, Alemaniakoak, Eslovakiakoak, Txekiar Errepublikakoak eta Poloniakoak. Industriako sektore askotan egiten dute lan gaur artatuak izan diren enpresek, eta horrela moldistak, mekanizatzaileak, balbula-enpresetako profesionalak edo metalezko egitura eta piezen fabrikatzaileak ikusi ahal izan dira.
BIEMHen 32. edizioak erakarri dituen sektoreen aniztasunak, halaber, erakusten du aurtengo eskaintzaren aberastasuna. Aste honetako harreretan zenbait ordezkarik aitortu duten bezala, aurtengo edizioak produktu-maila eta erakusketa-maila oso nabarmenak ditu. Iritzi horrek berretsi egiten du enpresa erakusketariek beren produkturik onenak eta merkatuan eskuragarri dagoen azken teknologia aurkezteko egin duten ahalegina.
VIP erosleen taldea oso pozik agertu da produktuen eta marka erakusketarien kalitateagatik, bai eta azokaren dinamismoagatik ere. Eta sentipen horrek eragin positiboa izan du aurtengo negozio mailan, izatez, Hosted Buyers’ Programmeko zenbait enpresek baieztatu dutenez zenbait operazio itxi egin dituzte egunotan.
Hosted Buyers’ Programme enpresa erakusketarien eskaerak jasotzen ditu eta ehunka profesional estrategikoren presentzia bermatzen du horrela. Ekimen berezia da, programa hau, munduko azoka liderren artean eta nabarmendu egiten du BIEMH. Basque Trade & Investment eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka HBP programak.

Iruzkin bat utzi