Gonbidatutako 300 erosle izan dira 2022ko BIEMHen

Besteak beste, Kanada, Estatu Batuak, Mexiko, India, Portugal eta Espainiako 300 erosle handi izan dira guztira BIEMHen aste honetan zehar, haien enpresen efizientzia eta lehiakortasuna hobetzeko fabrikazio aurreratuaren azken irtenbideen bila.

Rafael Ontiveros Hemaqeko zuzendariak (Mexiko) honako hau adierazi du: “BIEMHek erosle gisa benetan behar dugunaren esentzia du: merkatuan eskatzen ari diren zehaztasuna duten tresnak eta makinak”. Aurtengoa berriro elkartzeko eta zuzeneko harremana berreskuratzeko edizioa izan da, eta hori “negozioetarako funtsezkoa” izan da Fernando Gastaldo Factor Ingenieria y Decoletaje enpresako (Valentzia) zuzendari nagusiarentzat. Gastaldok, gainera, lagun eta kideekin berriz elkartzeak sortzen duen “ilusioa” nabarmendu du, bai eta BIEMH “sektoreari pultsua hartzeko une garrantzitsuan” egin izana ere.

Halaber, ildo horri jarraituz, Punit Chaudhry Merkataritza eta PHD Industria Ganberako (India) idazkariak ziurtatu du “oso kolaboratzaile onak sortzen eta lortzen” ari direla; “oso pozik gaude eta edizio guztietara etortzea aurreikusten dugu”.

Nazioarteko erosleei zuzendutako gonbidapeneko Hosted Buyers Programme programa da azokan interes goreneko profesionalen presentzia bermatzeko eta negozio-bilerak kudeatzeko funtsezko elementuetako bat. Programak erakusketarien eskariak ere jasotzen ditu, eta hornitzaileen, inportatzaileen eta sektoreko elkarteen, berezko eragileen, nazioarteko Basque Trade and Investment bulegoen eta merkataritza-ganberen laguntza du.

-ek idatzirik|2022-06-16T15:46:33+02:0016 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top