Aste honetan zehar, 4. Pabiloiak ohi baino argi motelagoarekin ari zaie bisitariei harrera egiten. Helburua? Izarretako Materiala arte lanaz gozatzeko aukera ematea; ElektrArt artisten kolektiboak Bienalerako propio sortu duen Arte Digitalaren instalazio handia.
Industria iraultzeko gai diren materialen bilaketa espazioan izan da lanaren inspirazioa. Ikus-entzunezko paisaiak aurkezten ditu, eremu berriei buruzko hausnarketara gonbidatzeko, etorkizunerako beharrezkoak diren baliabideak esploratu, lokalizatu eta ateratzeko. Artelan eta gogoeta egokiak, inondik ere, egunotan BECen protagonista izaten ari diren sektore eta kontzeptuekin guztiz bat egiten duena (digitalizazioa, eraginkortasuna eta berrikuntza).
Arte- eta soinu-sorkuntza honek ongietorria eman zien lehen eguneko Get Together-era bertaratu zirenei, gainera. Eta aste osoan zehar, BIEMHen 32. edizioak Bilbao Exhibition Centre-n eskaintzen duen fabrikazio-teknologiarik aurreratuenarekin bizi da.
WORKinn Talent Hub-ek, bestalde, grafiti artistak izan ditu bere gunean, industriarekin eta robotikarekin lotura duten zenbait irudi sortzen. BECeko pabiloietan ikusgai zain diren produktu berrien atzean dagoen sormenari keinu egin nahi izan dio horrela BIEMHek.


Iruzkin bat utzi