Nazioarteko erosleek BIEMH2018ko enpresen maila teknologikoa goraipatu dute

“Bilatzen ari ginena aurkitu dugu eta, gainera, guk ezagutzen ez genituen produktuak eta teknologia ere ezagutu dugu.” BIEMHra aste honetan bisitan datozen atzerriko erosleek iritzi oso ona dute erakusketaren eremu desberdinetako eskaintza teknologikoaren mailarekin, 4.0 industriari eskainitako guneak barne.

Guztira 25 ordezkaritzak hartuko dute parte Azokan, herrialde oso desberdinetatik etorritakoak. Aste hasieran Argentina, Bielorrusia, Brasil, Txile, Txina, Ekuador, Estatu Batuak, Errusiar Federazioa, India, Iran, Kazakhstan, Mexiko, Peru, Portugal eta Taiwaneko profesionalak hurbildu ziren. Gaur, aldiz, europar eta kolonbiar partaideen txanda da, zeinek Bilborako bisita igandeko hauteskundeengatik atzeratu zuten.

Nazioarteko erosleak gonbidatzeko VIP programa funtsezko pieza bat da azokara profesional interesgarriak etorriko direla bermatzeko eta negozio-bilerak kudeatzeko. Banatzaileen, inportatzaileen eta sektore elkarteen, bere agenteen, SPRIaren atzerriko bulegoen eta merkataritza ganberen laguntza jaso du, besteak beste.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:16:33+02:0031 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top