- ONA EDM enpresak irabazi du Makina-Erremintaren kategoriako saria
- SAMYLABS Fabrikazio Gehigarria eta 3D kategoriako saria jaso du, startup berritzaileenaren sariarekin batera
- Digitalizazio eta automatizazio kategorian, FAGOR AUTOMATION enpresa izan da irabazlea
Makina-erremintaren Biurtekoaren ospakizunean, Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Berrikuntzaren Sari Nazionalak banatu dira gaur goizean Bilbao Exhibition Centren (BEC), AFM Clusterrek antolatuta, BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren laguntzarekin.
Sari banaketaren buru Ainara Basurko izan da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Saileko Foru diputatua. Ekitaldian, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia, Jose Perez Berdud AFM Clusterreko presidentea eta Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusia izan dira.
Beaz, Bic Gipuzkoa, CDTI, Eide, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, Spri, Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) erakundeek osatutako epaimahaiak teknologia, berrikuntza, diseinua, ergonomia, segurtasuna eta iraunkortasuna hartu ditu kontuan sariak erabakitzeko orduan.
Makina-erremintako berrikuntzaren saria ONA EDM enpresari eman zaio “Fast Hole EDM Drilling teknologiako makina», eta epaimahaiak teknologia guztiz berri bat garatuz elektroerosioan egindako berrikuntza teknologiko disruptiboa baloratu du.
Kategoria horretan bertan, epaimahaiak LAGUN MACHINERY enpresari aipamen berezia egitea erabaki du, “Modelo EV.Z630, 5 ardatzeko mekanizazio-zentroa” proiektuagatik.
Fabrikazio aditiboko eta 3Dko berrikuntzaren saria SAMYLABS enpresari eman zaio, bere “ALBA 300: LBPBF teknologiako eta metalezko 3D inprimagailua” proiektuagatik. Epaimahaiak enpresa honek azken urteotan izan duen jauzi teknologikoa saritu nahi izan du, produktu oso lehiakor batera iristeko iraganeko garapenetatik ikasiz.
Digitalizazio eta automatizazio kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan integratzeko berrikuntzaren saria FAGOR AUTOMATION enpresari eman zaio, “HMIelite: Gizaki-makina interfaze sistema (HMI)” proiektuagatik. Epaimahaiak zibersegurtasunarekin lotutako alderdiak baloratu ditu, malgutasun, moldagarritasun eta pertsonalizazio handia eskaintzen duen produktuarekin, azken erabiltzaileari begira.
Startup berritzaileenaren saria, hiru kategorietako edozeinetan (makinak, fabrikazio gehigarria eta 4.0 kontzeptuak) hautagaitza aurkeztu duten enpresa guztien artean, SAMYLABSi eman zaio, beste behin, produktu berri baten garapenean egindako ibilbide esanguratsuagatik, hura ziurtatu eta industrializatu arte.
Gainera, Berrikuntza Sarien banaketan beste sari bat banatu da: AFM-SIF (Fabrikazio Ingeniaritzako Elkartea) saria, makina-erremintaren sektorearekin lotutako karrera amaierako proiekturik onena saritzen du. 2023ko edizioan, Ignacio Repiso Lópezi, Malagako Unibertsitatekoa, “UNS A97075 aluminio-aleazioaren pieza torneatuen azaleko osotasuna aztertzeko neurona-sareen aplikazioa” proiektuarekin.
Iruzkin bat utzi