- Ekainaren 12tik 14ra bitartean, makina-erremintaren fabrikatzaileak Soraluce Summit 2024 ekitaldiaren beste edizio bat egingo du, fresaketa, mandrinaketa, funtzio anitz eta automatizazioko soluzioetan nazioartean duen lidergoa erakusteko.
- Ekitaldian zehar, enpresak Dynamic Line gama berria aurkeztuko du mundu osorako. Fresatzeko gantry makinak dira, langet altukoak, sektore aeroespazialeko zein moldearen eta trokelaren sektoreko aplikazio espezifikoetarako pentsatuak, nahiz eta ingeniaritza mekaniko orokorragoko aplikazioetarako ere aukera zabalak izan.
- Tour gidatu baten bidez, non bezeroen 28 soluzio in situ erakutsiko diren, eta mekanizazioen zuzeneko erakustaldi batzuen bidez, fresaketa, mandrinaketa, funtzio anitz eta automatizazioan dituen azken aurrerapenak eta abangoardiako proiektuak ezagutaraziko ditu.
- Gainera, moteltze soluzio adimendunetara, digitalizaziora, sektore aeroespazialerako soluzioetara eta automatizazio soluzioetara bideratutako hainbat espazio teknologiko aurkeztuko ditu, besteak beste.
SORALUCE SUMMIT 2024, DNAn dugun lidergo, hazkunde, erabakitasun eta konpromiso hautsiezinaren adierazgarria. SORALUCEk bere instalazioen ateak irekiko ditu datorren SORALUCE SUMMIT 2024an (ekainak 12-14). Berritasunez betetako edizioa izango da, eta sektorean mugarria markatuko du.
Agertoki honetan, non industriako sektoreek soluzio teknologiko gero eta aurreratuagoak eskatzen dituzten etorkizuneko erronkei aurre egiteko, SORALUCEk beste aurrerapauso bat eman du fresatzeko makinen, mandrinatzeko makinen eta funtzio anitzeko soluzioen eta automatizazio soluzioen gama zabalduz. Ekitaldi honetan Dynamic Line berria aurkeztuko zaio munduari. Soralucek duen langet Altuko Fresatzeko Gantry Makinen gama berria da, eta gama horretako modelo berrietako bi, HGA eta HGR modeloak, nabarmenduko ditu, horiek insitu erakutsiz.
Ohi bezala, Soraluce SUMMIT 2024k sektoreko profesional onenak elkartuko ditu harremanak estutzeko, ezagutzak partekatzeko eta azken aurrerapen teknologikoak erakusteko, bisita gidatu baten bidez eta zuzeneko erakustaldi ikusgarriak eta gaikako cornerrak eginez, non konpainiako adituekin elkarreragin eta berrikuntzek beren proiektuen arrakasta nola bultza dezaketen deskubritu ahal izango duten.
Summitean nabarmendutako puntuetako bat Soraluceren Soluzio Automatizatuak izango dira. Enpresak ekoizpen handiko eta arreta gabeko mekanizazio prozesuak erakutsiko ditu, maila guztietako proiektuetarako: dela makina indibidual bat, paleten transferentzia kontrol errazarekin, dela makina askok osatutako mekanizazio malguko zelulak ere, piezak eta erremintak elikatzeko Soraluce Control System izeneko software aurreratuak kudeatutako sistemekin. Software pertsonalizatu horrek lan zerrendaren kontzeptua erabiliz kudeatzen du mekanizazio zelula, eta hura osatzen duten elementu guztiak integratzen ditu, hala nola makinak, piezak, paletak, tresnak eta CNC programak, eragiketa errazteko.
Sektore aeroespazialeko osagaien mekanizaziorako soluzioak izango dira Summitaren beste alderdi nabarmenetako bat. Besteak beste, Motor, Aeroegitura eta Lurreratze Trenen osagaien mekanizaziorako ditugun teknologia berritzaileak aurkeztuko ditugu, gure in situ proiektuetan oinarrituta eta izan ditugun azken arrakasta kasu berriez baliatuta. Hainbat material, hala nola inconelak, aleatutako altzairuak, titanioa, aluminioa, karbono zuntzak eta abar, mekanizatzeko soluzio bat baino gehiago, fresaketa eta torneaketa makina bakarrean egiteko ditugun funtzio anitzeko soluzioei esker; soluzio paletizatu eta automatizatuak; indar pare handia edo biraketa kopuru handiko elektroardatza duten 5 ardatz jarraituko buru mekanikoen gama zabal bat; mekanizazio pendularra lan estazio bat baino gehiagorekin, eta, nola ez, Soralucek patentatutako teknologia adimendunak, esaterako, DAS, Modular Quill edo Ram Balance.
Dynamic Line berria. Jauzi bat Doitasunean eta Dinamikan, langet Altuko Fresatzeko Makina berriekin
Soralucek bere Dynamic Line iraultzailearen merkaturatzea aurkeztuko du, munduko primizia gisa. langet altuko gantry makina berriak daude gama horren barruan. Lerro berri hori da doitasunaren, dinamikaren eta eraginkortasunaren irudia, eta industria batzuetako fabrikazio prozesuak iraultzeko pentsatuta dago.
Soraluceren langet altuko fresatzeko gantry makinak osagai konplexuen eta doitasun handiko osagaien fabrikazioan aurretik ezagutu ez den errendimendua eskaintzeko diseinatu dira. Makina horiek, abiadura handiz ebakitzeko ahalmen handia dutenek eta txirbil emari handiak eskaintzen dituztenek, ezohiko doitasunak lortzeko aukera ematen dute, eta Soralucek fresaketa sektorean duen esperientzia zabalaz eta punta-puntako teknologia kontrastatuez baliatzen dira.
Sektore aeroespazialeko aplikazioetara, moldeetara eta matrizera edo ingeniaritza mekanikora bideratutako hiru makina modelok osatzen dute Dynamic Line, eta material espezifikoetarako diseinatutako soluzioak ditu, esaterako, material hauetarako: konpositeak, aleazio arinak edo altzairua.
Horrela, makina horiei 5 ardatzeko fresaketa buruak jarri ahal zaizkie, buru giroskopikoak zein indar pare altukoak. Forma konplexuak dituzten piezak egoki manipulatzeo behar den moldakortasuna ematen dute horrelako buruek.
Gainera, makinek zipriztinen aurka babesteko sistema oso bat dute (erabateko karenatua) lan ingurunean garbitasun eta segurtasun estandarrak mantentzeko.
Horrez gain, karenatuan zein buruetan zuzenean integratuta hautsa kanporatzeko hainbat sistema sartzeak errazago egiten du konpositeeen mekanizazioan sortutako konposite hondakinak ezabatzea. Alderdi hori erabakigarria da langileen osasunaren babesaren ikuspegitik (ke toxikoak arnastea saihesten du) eta, gainera, lan eremua garbitzen laguntzen du.
Hauek dira langet altuko makinen ezaugarri nagusietako batzuk:
/ Inoiz ez bezalako efizientzia, makinek Dynamic Lineren barruan duten dinamika handiari eta abiadura handian mozteko eskaintzen duten ahalmen handiari esker. Makina horiek produktibitatearen mugak gainditzeko diseinatuta daude, minutuko 60.000 mm-ra arteko abiadurak eta 4 m/s²-ra arteko azelerazioak eskaintzen dituzte-eta.
/ Inguratze buru berritzaileak, 5 ardatzekoak, minutuko 30.000 bira arteko abiadurak eskaintzen dituztenak. Kontua ez da soilik posizionamendu azkarra eskaintzea, baizik eta mugimendu hori zehaztasunez eta fintasunez egitea ahalbidetzea. Buru horiez hornituz, diseinu sofistikatuak eta geometria konplexuak dituzten piezak mekanizatu ahal izango dituzte gure bezeroek. Bai osagai aeroespazial bat modelatzen ari bada, bai altzairuzko edo aluminiozko molde edo matrize konplexu erdi bukatuak eta bukatuak mekanizatzen ari bada, makina horien dinamika altuak mekanizazio eragiketa horiek zehaztasun eta eraginkortasun paregabearekin gauzatzea bermatzen du.
/ Ebakitzeko ahalmenaren bihotzean potentzia handiko gure buru mekanikoak daude, 60 kW-ra arteko potentzia paregabea eskaintzeko diseinatuak. Aparteko potentzia horrek errendimendu optimoa bermatzen du, erabiltzaileei ebaketa lan zorrotzenak ere erraz eta zehaztasunez egiteko aukera emanez. Gure soluzioak buru mekaniko horien aukera zabala eskaintzen du, indar pare handiko 5 ardatzetako inguraketa barne (2000 Nm-ra arte). Moldakortasun horri esker, erabiltzaileek aurretik ezagutu ez den doitasunez egin ditzakete mekanizazio eragiketa konplexuak, eta hainbat sektoretako aplikazio sorta zabal baten egungo eta etorkizuneko erronkei heldu ahal diete.
/ Dynamic Linek gainazalen akaberak kalitaterik onenarekin egiteko aukera ematen du, lan zorrotzenetarako. Doitasuneko ingeniaritzaren esparruan, xehetasun bakoitzak garrantzia du, eta gainazalen akabera akatsgabeak lortzea funtsezkoa da. Dynamic Linerekin, bikaintasuna ez da soilik helburu bat, berme bat baizik.
/ Egonkortasun termikoa da konpromiso horren oinarrietako bat, horrek bermatzen du-eta makinak beti doitasun eta errendimendu berdinak izatea, baita tenperaturak gora eta behera egiten duenean eta mekanizazio lanak zorrotzak direnean ere. Egonkortasun hori ezaugarri soil bat baino gehiago da; Dynamic Lineko makina guztien diseinu eta fabrikazioko alderdi guztien funtsa diren ingeniaritza berritzailearen testigantza da. Gainera, funtsezkoa da abiadura handian eta denbora luzez egin beharreko mekanizazio lanak akaberaren kalitatea eta errendimendua arriskuan jarri gabe egin ahal izango direla bermatzeko, behin eta berriz emaitza uniformeak eskaintzeko.
Soraluce Summitek irauten duen bitartean, bisitariak Dynamic Line gamaren bi modelo berri ikusi eta probatu ahal izango ditu hantxe bertan.
Alde batetik, SORALUCE HGA langet altuko fresatzeko gantry makina izango dugu, zeina industria aeroespazialerako konpositezko edo aluminiozko egitura handiak mekanizatzeko soluzioa izango den, prozesuaren errendimendua maximizatzen duten ezaugarri espezifikoak batitu.
Bereziki erakutsitako HGA makina, lan bolumen handietarako makina bat da, hegazkinen fuselajeko egituretako konpositezko materialak mozteko eta zulatzeko eragiketetan erabiltzeko. Modu pendularrean lan egiteko bi lan eremu ditu, eta buruan integratuta doan eta erremintaren luzeraren arabera mugimendu axiala duen hautsa kanporatzeko sistema bat eta 10000 x 3500 mm-ko hutseko plakako sistema duen mahai bat tresneria posizio desberdinetan integratzeko, bai eta lan eremu biak bi beso aldatzaileren bidez elikatzen dituen erreminta biltegi bakarra eta karenatu perimetrala ere.
Makinak 10.000 mm-ko ibiltartea du luzetara, 1.600 mm-koa bertikalean, eta 4.000 mm-koa zeharka, eta minutuko 20.000 birako abiaduran biratzen duen 20 kW-ko buru giroskopiko bat.
Bestalde, SORALUCE HGR langet altuko fresatzeko gantry makina ere aurkeztuko dugu, gamako eredurik moldakorrena, pertsonalizazio eta konfiguragarritasun handia ahalbidetzen baitu buruen eta ardatz ibilbideen aukera zabalari esker.
Soluzio ezin hobea da abiadura handiz eta beti zurruntasun eta ebaketa ahalmen berberekin mekanizatzeko. Tamaina handiko moldeak eta trokelak eta altzairu herdoilgaitzezko piezak mekanizatzeko edo mekanizazio orokorrerako aproposa da.
Erakutsitako HGR tamaina handiko moldeen eta trokelen mekanizaziora bideratuta dago. Makinak 4500 mm-ko ibiltartea du luzetara, 1500 mm-koa bertikalean, eta 4500 mm-koa zeharka, eta minutuko 7.000 birako abiaduran biratzen duen eta 900 Nm dituen 5 ardatzeko 37 kW-ko buru mekanikoa du. Horrez gain, 4500 x 4000ko oinarri plaka bat, hauspo motako sabaia duen erabateko karenatua eta DAS moteltze adimenduneko sistema patentatua ditu.
Soraluce SUMMIT 2024ri buruzko informazio gehiago hemen: https://www.soraluce.com/es/summit-2024
Soraluceri buruz
Soralucen sei hamarkada daramatzagu makina-erremintaren mundua iraultzen, gure teknologia propioa berritzearen eta garatzearen alde eginda, ingeniaritzaren arloko soluzio berritzaile eta aitzindariekin lagunduta, helburu argi batekin: merkatuan liderrak izatea, gure bezeroak ere beren merkatuan lider izan daitezen.
Soraluceren arrakastaren funtsa dira kalitate bikaina, zerbitzu izarra eta puntako teknologia propioa izatea, teknologikoki produktu bakoitza bezeroaren premia indibidualen arabera pertsonalizatzeko gai izatea, eta nazioarteko izaera nabarmena izatea. Gure eskaintzaren boterea konpromiso hautsiezin batean oinarritzen da; gure bezeroen aurrerapen teknologikoarekin konprometitutako soluzio berritzaileak eskaintzeko konpromisoan, mekanizazio erronka zorrotzenei efizientziarekin eta produktibitate maila handiekin erantzuteko.
Kalitatezko produktu sendoa eta fidagarria, abangoardiako teknologia eta azken garapen digitalak ezin hobeto uztartuta eta gure pertsonen zerbitzuk babestuta lortu dira Soraluceren Premium Soluzioak. Gure produktuetan jartzen dugu arreta, eta fresatzeko makina, mandrinagailu eta tornu bertikal, funtzio anitzeko soluzio eta sistema eta lerro automatizatuen aukera zabala eskaintzen dugu, fidagarritasunagatik, produktibitate eta doitasun indize handiengatik, iraunkortasunagatik eta premium kalitateagatik nabarmentzen diren soluzioak, alegia. Horri gure ardatz nagusia gehitzen diogu, hau da, gure teknologia, eta geure produktu teknologikoak, zerbitzu digitalak eta fabrikazio soluzio pertsonalizatuak ere, horrekin guztiaren gure produktu eta zerbitzuen errendimendua handitzen baita eta gure bezeroei produktibitateari, efizientziari eta errentagarritasunari dagokienez aukera paregabeak eskaintzen baitizkiegu. Eta mekanizazio ingeniaritzako zerbitzu eta aholkularitza profesional onenarekin ematen dugu hori dena, ikuspegi humano eta hurbiletik, partner perfektua bihurtuta.
Baina arrakastak etengabe haztea ere esan nahi du, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, gizatasuna, gizartea eta ekonomia barne hartuz. Soralucen urtetik urtera gehiago gara. Pertsona gehiago, eta prestakuntza gehiagorekin, ikerketa eta teknologia gehiago, hazteko eta modu jasangarrian hazteko ere espazio gehiago. Zenbakitan adierazita, hazkunde horren adierazgarri da 3.000 makina baino gehiago saldu direla, horien ia erdiak Alemanian, eskakizun oso-oso zorrotzak dituen merkatuan, alegia. Eta 75 kontaktu gune dituela munduan zehar, eta 400 pertsona baino gehiago, egunero-egunero beren hoberena ematen. Eta zifra guztietatik onena, bezeroen %80k berriro gugana jotzen dutela, berriro ere liderrak izateko apustua eginda.
Baina hazkunde hori guztia ezinezkoa izango litzateke horretarako lekurik izango ez bagenu; horregatik, Soralucen jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dugu ekarpena egiten diguten ekimenen bidez, hala nola jasangarritasuneko LEED Ziurtagiriak jaso duen gure planta berriaren eraikuntzaren bidez. Makina-erremintaren sektorean Europa mailan ziurtagiri hori jasotzen lehenak gara, beraz.
Eta azkenik, horri guztiari ondo lagunduta egoteak ematen duen segurtasuna gehituko diogu, izan ere, Soraluceren alde egitea partner fidagarri baten alde egitea da. Danobatgroupeko kideak gara, hau da, Mondragon Korporazioak, Europako enpresa talderik garrantzitsuenetako bat denak, duen makina-erremintaren dibisioko kideak gara. Danobatgroupek hainbat Bikaintasun Zentro ditu Alemanian, Italian, AEBn, Txinan eta Erresuma Batuan, eta I+G zentro propioa ere badu, 120 ingeniari eta 29 doktorerekin eta 30 urte baino gehiagoko historiarekin. Danobatgroupek merkatuan dagoen eskaintza multiteknologiko osotu eta lehiakorrenetako bat eskaintzen du. Plantillan 1.450 lagun izanda eta 340 milioi euro fakturatuta, berrikuntzaren aldeko apustu garbia egiten du, I+G+B alorrean fakturazio osoaren %9 inguru inbertituta.
There is only one first
Iruzkin bat utzi