Talentuaren sinergia WORKinn Talent Hub azokan

Buru-argitasuna, jarrera, sormena… ingurune berrietara egokitzeko gaitasuna, hizkuntzak eta atzerrira bidaiatzeko prestutasuna. Urtero, WORKinn izaera industriala duen beste ekimen handi batekin batera egiten da. Hala, sortutako sinergiak partaide guztientzako onuragarriak izaten dira. Oraingoan, BIEMHekin – Makina-erremintaren Nazioarteko Bienalarekin (fabrikazio aurreratuko Europako azoka garrantzitsuenetako bat) batera egingo da.

Haien lan-egoera hobetu nahi duten profesionalak edo aukera berriekiko interesa duten langabetuak dira WORKinnera gerturatu diren profil adierazgarrienetako batzuk. Egunotan, ehunka curriculum mugitu dira enpleguaren azokan. Haietako batzuk lan-eskaintza bihurtuko dira. Aurreko edizioan, esate baterako, berrehun lan-proposamen inguru formalizatu zituzten. Izan ere, erakusketako eremuaren ondoan, elkarrizketak eta bilerak ere egiten dira. Topaketa horietan, partaideek lan-merkatuaren egungo egoera eta haien prestakuntzaren eta esperientziaren araberako formulak ezagutzen dituzte gero merkatura sartu edo haien posizionamendua hobetzeko.

Industria 4.0k talentua erakartzea eskatzen du gero balio erantsia sortzeko eta teknologia berrien potentziala maximizatzeko. Hori dela eta, WORKinneko erakusketariek proiektu interesagarriak eskaini dizkiete ingeniariei, instalatzaileei, teknikari komertzialei, programatzaileei, proiektugileei, matrize-diseinatzaileei, kudeatzaileei, laguntza teknikoko eta salmenta osteko zerbitzuetan adituak direnei, langileei, muntatzaileei edo mekanikariei.

-ek idatzirik|2022-06-16T16:40:56+02:0016 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top