Robotika, automatizazio eta digitalizazioan arreta berezia

Robotika, automatizazio eta digitalizazioan arreta berezia2024-02-02T15:24:12+01:00

Robotika, automatizazioa eta digitalizazioa, berrikuntzaren epizentro gisa

BIEMH hiru sektore horietako azken joeren eta aurrerapenen katalizatzailea izango da. Industria aurreratuaren lehiakortasunari eta eraginkortasunari ematen dioten laguntzagatik dira, hiru horiek, horren sektore garrantzitsuak.

Ibilbide erraz eta ordenatu baten bidez, 4. eta 6. pabiloietan zehar, bisitariek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute robotikako teknologiarik aurreratuena, automatizazioko soluzio berritzaileenak eta industriari aplikatutako digitalizazioaren esparruko tresnarik egokienak.

Aukera paregabea da sektore horietako enpresa liderrekin elkarreragiteko, zalantzarik gabe, enpresei lehiakortasunean hobetzen eta merkatuko lehen lerroan kokatzen laguntzen dieten neurrian.

Hurrengo jarduerak izango dira bertan, besteak beste:

  • Konferentziak
  • Aurkezpen espezializatuak
  • Bisita gidatuak
  • Networking-a eta robotikaren, automatizazioaren eta digitalizazioaren mundu zabalarekiko zuzeneko elkarreragina erraztuko duten espazioak

Maila goreneko teknologiaren etorkizunean murgiltzera gonbidatzen zaitugu

Go to Top