Lekukotasunak

Lekukotasunak2023-11-13T12:42:36+01:00

2018ko erakusketarien lekukotasunak

“Europa mailan ematen ari den sektorearen suspertzea ikusita animatuta gatoz, azoka teknologiko eta berritzaileena izango delakoan. Espainia, Italia eta Turkiako enpresen ordezkariak gara, ebaketa eta deformazioko makinaria metalmekanikoan adituak. Fabrikazio gehigarrizkoak eskaintzen dizkigun aukerak aztertzen interes handia dugu”.

Rosario Soto, DISMA-ko Presidentea

“4.0 Industriaren gainbegiratzearekin prozesu anitzeko 5 ardatz jarraituko teknologia eskaintzera gatoz”.

Mikel Almandoz, Ibarmia-ko Merkataritza Kudeatzailea

“Gure ekoizpen-baliabideetan inbertitzera goaz, eta ekipamenduak erosi nahi ditugu; beraz, guretzat oso interesgarria da BIEMHrako bisita. Lehenengo aldiz etorri gara azokara, eta gure lehenengo ustea – nirea eta Ipar-Amerikako beste ordezkariena- oso ona izan da, bai antolaketa aldetik, bai erakusketa aldetik. Oso kalitate handiko ekipamenduak eskaintzen dira”.

Blaine Young , SpxFlow enpresako Makineria Arloaren Koordinatzailea (Estatu Batuak)

“BIEMHan digitalizazioaren eremuan zuzentzen ditugun berrikuntzak eta teknologiak aurkeztuko ditugu, zeinak enpresekin batera garatu ditugun, digitalizazioaren bitartez haien lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. Enpresak 4.0 industriara egokitzeko, datuen segimendu eta analitikaren, adimen artifizialaren eta “biki digitalak” bistaratzearen alde egin dugu

Mikel Niño, TECNALIAren Industria 4.0 arduraduna

“Fabrikazio gehigarria geratzeko heldu den teknologia bat da, eta mundu mailan ia 7000 milioi dolar fakturatzen ditu.  ADDIT3D azokak bere eremua bikoiztu du eta aurten aeronautikan, ontzigintzan eta trenbideen sektorean erabiltzen diren pieza handientzako WAAM (Wire Arc Additive Manufacturing) teknologia ekarpen tasa handiko fabrikazio gehigarriko makinak aurkeztuko ditugu bertan”

Amagoia Paskual, ADDILAN-eko Gerentea

“Teknologia digitalen alderdirik interesgarriena pertsonak dira. Berrikuntzak askoz ere zerikusi gehiago du haiekin teknologia berarekin baino.  Eta ez bakarrik erabiltzaile gisa, baizik eta prozesu osoaren abiarazle gisa ere, ideia berriak ateratzen diren une beretik. Gure langileei hiru orduko “etorkizuneko fabrika” murgiltze-esperientzia ari gara eskaintzen, eta erantzun ona jasotzen ari gara. Denek nahi dute etorkizun horren parte aktibo izan”

Francisco Requena, SEATen Berrikuntza eta Smart Factory-aren arduraduna

“Robotika Robotika 4.0 Industriaren ezinbesteko zutabe bat da, eta egungo erronka garapen teknologikoa merkatuan dagoen giza faktorearekin orekatzea eta eskaini ditzakeen enplegu-aukerei etekina ateratzea. Datu gisa, automatizazio arloan liderrak diren bost herrialdeek langabezia-tasa txikiena dute. Erabiltzaileari industria robotikako gure proposamenak gerturatu nahi dizkiogu, zeinak enpresa mota guztien eskura dauden, baita txikienak ere”

Marc Ollé, AER-ko Kudeatzailea

“40 urtetik gora daramatza SAPek enpresei negozio-prozesuak optimizatzen laguntzen.
Gaur egun konpainiek manufaktura-prozesuen soiltasuna eta integrazioa lortu nahi dute. SAPek uste du plantako eragiketen eta banaketa-prozesuen kontrolaren bitartez enpresa ekoizleek produkzioaren efizientziaren alde egin behar dutela 4.0 industriarantz bideratu aurretik. BIEMHeko BeDIGITAL-en parte hartzeak sektore honetako soluzioen multzoa aurkezteko aukera eskaintzen digula uste dugu”.

Javier Córdoba , Digital Supply Chain & IoT, Solution Sales Executive, SAP

“Guretzako garrantzi handia dauka egiten duguna erakustea eta gure produktuei ikusgaitasuna ematea. Aurten, marka berri bat aurkezten dugu, “Moldino” , mold + die +innovation hitzek osatzen dutena. Harekin, gure esfortzua azpimarratu nahi dugu molde eta trokelen munduan aditu gisa”

Patrick Brock, MMC HITACHI TOOL-ko Team Leader Sales

“Mihiztatze-estazioak fabrikatzen ditugu eta bezero bakoitzaren neurrirako zerbitzu eta soluzio teknologikoak eskaintzen ditugu; beraz, oso bizkorrak eta oso malguak izan behar gara. Guretzat, jauzia egiteko unea da; hortaz, tresna desberdinen bila gatoz hona, fabrikazio gehigarriaren arloan gehienbat”.

Victor Angarita , VMA Ingeniería enpresaren Kudeatzailea (Kolonbia)

“Aurten, garatu ditugun fabrikazio aurreratuko  azken berrikuntzak soluzioak eta fabrikazio aurreratuak hark industriarako eskaintzen dituen zerbitzu sendotuak aurkezten ditugu BIEMHen ”

David González, SORALUCEren Salmenta Zuzendaria

“BIEMH-en, susperraldiaren eta etorkizunera begirako eszenaratzea ikusten ari gara. Teknologia zentru espezializatua garelarik, innobazioaren aurrean kokatu behar gara, eta azokara gatoz teknologia laserren aldeko apustua eginik aurrerapenaren bektore gisa”.

Itziar Cenoz, IK4-TEKNIKER-eko Marketing Zuzendaria
Go to Top