Berrikuntzaren 2024ko Saria by AFM Cluster

Berrikuntzaren 2024ko Saria by AFM Cluster2024-04-09T10:23:19+02:00

Berrikuntzaren 2024ko Saria by AFM Cluster

Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren arloko Berrikuntzaren Sari Nazionalaren edizio berri bat antolatu du AFM Klusterrak. Sari honen 15. edizioa da, eta BEAZekin (Bizkaiko Berrikuntza Agentzia) eta Bilbao Exhibition Centrerekin (BEC) lankidetzan antolatzen du. BIEMH azokaren testuinguruan egingo dute ekitaldi entzutetsua, 2024ko ekainaren 3tik 7ra, Bilbao Exhibition Centren.

Saria bost kategoriatan egituratua dago:

  • Makina-erremintako berrikuntzari saria.
  • Osagai, osagarri eta tresnen berrikuntzari saria.
  • Fabrikazio aditiboko eta 3D fabrikazioko berrikuntzari saria.
  • Manufacturing aurreratuaren inguruneetako digitalizazioaren eta automatizazioaren berrikuntzari saria.
  • Fabrikazio aurreratura eta digitalera bideratutako startup berritzaileenari saria*.

* «Fabrikazio aurreratura eta digitalera bideratutako startup berritzaileenari saria» kategorian, enpresa sortu berri nabarmenena aukeratuko da aurreko lau kategorietan izena emandako hautagai guztien artean.

Gogoratu apirilaren 18an amaitzen dela izena emateko formularioa aurkezteko epea. Beharrezko dokumentu guztiak aurkezteko azken eguna, berriz, maiatzaren 6a da. Garrantzitsua: 32. BIEMH azokako enpresa erakusketariek bakarrik parte har dezakete.

Parte hartzeko interesa duzuenek, Sariaren Oinarri Teknikoak kontsulta ditzakezue. Bertan, zehatz mehatz azalduta daude baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentuak. Parte hartzeko, honako formularioa bete behar da.

Zalantza edo galderaren bat izanez gero, AFM Klusterrarekin harremanetan jar zaitezkete [email protected] helbide elektronikoaren bidez edo +34 943 309 009 telefono-zenbakira deituta.

Go to Top