500 biltzarkide OIL&GAS eta MIC biltzarretan

Oil & Gas Conference eta Maintenance Innovation Conferencen, 500 biltzarkide bildu ziren guztira joan den astean. Gertakizun bietan, BECek eta EasyFairsek antolatuta, gune osagarriak eskaini ziren, hala nola, erakusketa-eremua eta networking-guneak. Hala, jarraitutasuna eman zitzaien iaz egindako Pumps & Valves eta Maintenance azokei; 2017an egingo dira berriz horiek.

Biltzar bietan, goi-mailako hizlari ugari izan ziren. Oil & Gas Conferenceren baitan, besteak beste, “Oil & Gas sektorearen ahalmena Iranen” edo “Gas Naturalaren balio-katearen erronkak” hitzaldiak nabarmendu ziren. Maintenance Innovation Conferencen, berriz, ondoko hitzaldiak eman ziren, besteren artean: “’Big Data’ kontzeptua eta bere aplikazio praktikoa mantentzearen alorrean” eta “Errobotika Kolaboratiboa ekoizpen-lerroetan: Fabrikazio-prozesuei aplikaturiko araudia”.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:21:54+02:008 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top