Gaur banatu dira 2022ko fabrikazio aurreratuko eta digitaleko berrikuntzaren sariak

BIEMH-Makina-erremintaren Nazioarteko Bienala ospakizunean, Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Berrikuntzaren Sari Nazionalak banatu dira gaur goizean, AFM Clusterrek antolatuta, BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren laguntzarekin.

Sari banaketaren buru Ainara Basurko izan da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Saileko foru diputatua. Ekitaldian, Galo Gutierrez Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioko industria eta ETEetako zuzendari nagusia, Jose Perez Berdud AFM Clusterreko presidentea, Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusia eta Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia izan dira.

Beaz, Bic Gipuzkoa, CDTI, Eide, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, Spri, Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) erakundeek osatutako epaimahaiak teknologia, berrikuntza, diseinua, ergonomia, segurtasuna eta iraunkortasuna hartu ditu kontuan sariak erabakitzeko orduan.

Makina-erremintako berrikuntzaren saria ZAYER enpresari eman zaio “AETOS Mekanizazio zentroagatik», eta epaimahaiak ergonomiarekin eta langileak erabiltzeko erraztasunarekin lotutako alderdiak baloratu ditu.

Osagaien eta tresnen berrikuntzaren saria CORREA enpresari eman zaio “BM-180 Mandrinatzeko barra guztiz trukagarriagatik”, benetako jauzi kontzeptuala izateagatik. Kategoria horretan bertan, epaimahaiak SORALUCE enpresari aipamen berezia egitea erabaki du, “DWS piezaren indargetzaile aktiboa” proiektuagatik.

Fabrikazio aditiboko eta 3Dko berrikuntzaren saria NAVANTIA enpresari eman zaio, bere “Fabrikazio gehigarriaren bitartez eginiko formatu handiko lema-pala hibridoa” proiektuagatik. Epaimahaiak prozesuen diseinua eta hibridazio aurreratu eta oso berritzailea saritu nahi izan du 4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan integratzeko berrikuntzaren saria SMART PM enpresari eman zaio, “MIC fabrikazio-prozesuen kudeaketa adimendunaren plataforma” proiektuagatik.

Aurtengo berrikuntza startup berritzaileenaren saria izan da, lau kategorietako edozeinetan (makinak, osagaiak, fabrikazio gehigarria eta 4.0 kontzeptuak) hautagaitza aurkeztu duten enpresa guztien artean, CITDri eman zaio, produktu berri baten garapenean egindako ibilbide esanguratsuagatik, hura ziurtatu eta industrializatu arte.

Gainera, Berrikuntza Sarien banaketan beste bi sari ere banatu dira: AFM-SIF (Fabrikazio Ingeniaritzako Elkartea) saria, makina-erremintaren sektorearekin lotutako karrera amaierako proiekturik onena saritzen du, eta bi ikasleri eman zaie: 2021eko edizioan, Mikel Gonzálezi, Euskal Herriko Unibertsitatekoa (UPV-EHU), “Osagai aeronautikoetarako zelula robotizatuan akabera-prozesuak diseinatu eta baliozkotzea” proiektuarekin, eta 2022ko edizioan, Guzmán Domínguezi, Cadizeko Unibertsitatea, “AISI 630 altzairuaren jokaera tribologikoan testurizazio laserraren eragina” proiektuagatik.

 

-ek idatzirik|2022-06-16T14:26:00+02:0016 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top